XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz elkartua ez den suomierazko ezein hitzetan ez daitezke ager aldi berean atzeko eta aurreko bokalak.

Bestela esanda suomierazko hitz batek 1. taldeko bokalak soilik, 2. bokalak soilik, 1. eta 3. taldeetako bokalak nahasian edo 2. eta 3. taldeetakoak nahasian izan ditzake, baina inola ere ez 1. eta 2. taldetakoak batera.

Erregela hau suomierazko hiztunak suomierazkotzat hartzen dituen hitz guztietan betetzen da eta, alderantziz, hitz batean ez bada erregela hori betetzen, hiztunak hitza arrotz sentitzen du.

Honen ondorioz, eratorpen-atzizki gehienek bi forma dituzte: -ja/-jampauml;, -ma/-mampauml;, -os/-ô*s, -us/ys, -lainen/-lampauml;inen, etab. bokal-mota desberdinak dituzten hitzei erantsi ahal izateko.

Beste erregela baten arabera, ezein hitz edo silaba ez daiteke has kontsonante-multzo batekin.

Bestetik, hitzen bukaeretan onartzen diren kontsonante bakarrak honako hauek dira: [l, n, r, s, t]. Mailegu zahar gehien-gehienak erregela hauek betetzeko egokituak agertzen dira (ikus aurreko puntuko adibideak).

Esan ohi da maileguak egokitzeko horren erregela zurrunak izateak asko zaildu izan duela maileguak hartzea oraintsu arte.

Morfologiari dagokionez, deklinabideak 15 kasu ditu eta preposiziorik ez du.

Aurrizkirik ere ez du suomierak.

Alabaina eratorpen-atzizki ugari izateak asko erraztu du hitz eratorriak sortzea.

Hizkuntzaren izaera honek maileguak hartzea zaildu baldin badu, ez du gutxiago eragotzi bide hori tradizio garbizalearen indarrak.

Dialektoetako hitzak erabiliz aberastu da hiztegia neurri handi batean, dela beren jatorrizko esanahia gordez, dela adiera berria hartuz.

Hasieran mendebaldeko dialektoak izan ziren hitz-hornitzaile nagusiak, baina XVIII. mendetik aurrera ekialdeko dialektoetatik ere hartzen hasi ziren hitzak.

XIX. mendearen lehen erdialdean sekulako borroka izan zen ekialdeko dialektoen aldekoen eta mendebaldeko dialektoetan oinarrituriko tradizioaren aldekoen artean.

Finlandiarren historia auzoko bi herri ahaltsuen harremanek baldintzatu izan dute.

Suedia eta Errusia dira herrialde horiek.

Suediarrak 1000 urtea baino lehen hasi ziren eragina izaten Finlandian.

1150 urtearen inguruan Erik IX.a errege suediarrak finlandiarren aurkako gurutzada bati ekin zion eta Finlandia konkistatu egin zuen.

Ordutik aurrera kolonizatzaile suediarrak jarri ziren bizi izaten Botniako golkoaren Finlandiako kostaldean.

Finlandiako golkoaren ekialdean, berriz, Novgorod-eko hiria zegoen.

Hiri hau eskandinaviarrek eraikia zen eta burujabea izan zen XIII. mendetik aurrera.

Estatu zabal eta merkataritzan ahaltsua bihurtu zen hiri hau.

Erik IX.aren gurutzadaren benetako helburua Finlandiako merkatua Novgorod-eko kristau ortodoxoei kentzea zen hain zuzen ere.

XII. eta XIII. mendeetan zehar Suediak eta Novgorod-ek eten gabeko borrokak izan zituzten Finlandiaz jabetzeko.

Denbora honetan zehar kolonizatzaile suediarrek Finlandiako golkoaren kostalde hutsean bizitzen jartzen jarraitu zuten.

1293tik 1323ra Suediaren eta Novgorod-en artean izan zen Kareliako Gerra Handia Pampauml;hkinampauml;saari-ko Bakearekin amaitu zen.

Itun honen arabera errusiarrek Suediari Finlandiaren jabetza aitortu zioten eta muga bat ezarri zuten Oulu-ko hiriaren HM-tik Kuopio-n zehar Ladoga aintziraren mendebalderaino.

Lerro horretatik ekialdera errusiarren esku geratzen zen, mendebaldera Suediaren menpean eta Laponia aldea zehaztu gabe.

Magnus II.a erregeak dukerri izendatu zuen Suediaren menpeko partea Oesterland izenarekin.

Kanpoko potentzia hauetaz gain Finlandia bertako jauntxoak zeuden, lur gehienen jabe zirenak eta XIV .-XV. mendeetan erregeei itzal handia egiten zietenak.